Inserta Bilboko lau lagunek osatutako post-hardcore taldea da. Hasieran hirukote moduan aritu ziren, J.Matthys kitar eta ahosaz arduratzen zen, J.Leiden baxuaz eta M.Hoffman bateriaz. Garai horretan 4 kantuz osatutako lana, europan zehar bira eta Itziar Barrioren bi laburmetraietan kolaborazioak egin zituzten. Denbora gutxira T.Muntzer abesle lanetan hasi  eta taldearen lehenengo lana grabatu zuten (inserta - escenarios de no tiempo – in my  heart empire, gure Kabuz ala hil, inserta records. 2006). Diskak, zuzenean, prentsa, Irrati eta musika argiltapenentan harrera ona izan zuen. Honekin batera Euskal Herri, Aragoi eta Frantziako herri eta hiri ezberdinetan hamaika kontzertu emateko aukera etorri zen, Suitzatik bira eta azkenik Euskal Herria Zuzenean Festibalean emanaldia.  

Gaur egun ‘Reencuentros’(DDT Banaketak eta inserta Records. 2008) izenarekin beraien bigarren lana kaleratu dute. Intentsitatez beteriko 8 abesti. Rocka, post-hardcorea eta DIY ariman oinaritutzen den diska zuzen eta pertsonala.
Grabaketa, nahasketa eta Masterizazioa Bilbon kokatzen diren 'Koba studio'etan burutu izan dira Xanperen eskutik.

insertak@yahoo.es
www.inserta.org
www.myspace.com/inserta