'Reencuentros' du izena Inserta taldearen bigarren lan berriak. DDT Banaketak eta Inserta Records-en eskutik kaleratua izan da. Diskak intentsitatez beteriko 8 abesti plazaratzen ditu. Bertan soinu energikoa eta denbora erdiak dira nagusi. Rocka, post-hardcorea eta DIY ariman oinaritutzen den diska zuzen eta pertsonala da.Testuak ikuspuntu baikor eta konstruktibo batetik idatzita daude. Entzuleari bidai fotografiko bat proposatzen dio sentimendu eta inprobisazio emozionalaren bitartez. Jolasa aldarrikatzen du, egunerokotasuna eta arrazionaltasunaren gehiegikeriak eragindako motibazio ezari aurre egiteko. Grabaketa, nahasketa eta Masterizazioa Bilbon kokatzen diren 'Koba studio'etan burutu izan dira Xanperen eskutik. |